Iruzkin berriak

    Kategoriak

    Internet eta pribatutasuna

    Batzutan Interneten nabigatzen dugunean gure pribatutasuna ahazten dugu. Batez ere gurea ez den ordenagailu bat erabiltzen dugunean. Erabili ondoren gure nabegazio-historiala ezaba dezakegu, edo caché izenekoa. Baina jakin behar dugu gure aztarnak uzten ari garela. Hori saihesteko bi metodo erabili ahal dugu:

    Lehenengoa: erabiltzea nabegatzailean “modo incógnito” izeneko ezaugarria. Era honetan, nabigatzeile hori erabiltzen dutenek ez dute jakingo nondik ibili garen gu. Erabiltzen dugun ordenagailua publikoa bada, ezinbestekoa da modu hau erabiltzea Internetetik nabigatzeko.

    Ikus ezazue hemen Chrome nabigatzeilearen ezaugari hori nola erabili: https://goo.gl/TwDIhx

    Bigarrena: erabili nabigatzaile berezi bat, ia-ia aztarnarik uzten ez duena. “Tor” deitzen da ospetsuena: Instalatu ahal duzue ordenagailuan eta hauxe da modurik hobea nabigatzeko modu “anonimo” batean. Hemen duzue azalpena eta instalatzeko modua:

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Tor

    http://goo.gl/8CoRrV

    tor

     

    Edozein modutan, kontuz ibili, Interneten ematen ditugun pausuak oso nabariak izaten dira. Horren seinalea: gauza bat erosteko asmoa dugunean eta hasten gara nabigatzen “cookies” biltzen dira eta gero sartzen bagara beste orri batean, erosketarekin zer ikusirik ez duena, agertzen da lehen bilatu dugun produktuari buruzko publizitate pilo bat.

    Leave a Reply

    You can use these HTML tags

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>